XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Gizaseme orrek, Gog'en aurrka iragarri ta esazu: Yaube Yauna onela mintzo da: Ona emen Ni zuregana, Gog ori!, Erros, Mosok ta Tubal'go nagusiarengana.

2. Nik erabilli, Nik zu arrtu ta iparraldetik aterata Ixrael'go mendien aurrka zaramazket.

3. Ezkerretik gezi-ustaya kenduko dizut, eta geziak eratxiko dizkizut eskuitik.

4. Ixrael'go mendietan eroriko zerate, zu, zure gudosteak eta lerraizkizuketen guziak.

Edotariko sai, egazti landako piztien yanaritzat erabakita zauzkat.

5. Landan erori egingo zera, erabakita dut-eta -dio Yaube Yaunak.

6. Magog'en gañera sua igorriko dut, ta ugartampecirc;tan lasa bizi diranen gañera, ta Yaube Ni naizala dazagukete.

7. Nire izen gurena erazagungo dut, nere erri Ixrael'en erdian; iñoiz ere ez dut nere izena narriotuta utziko, ta atzerriek dazagukete Yaube Ixrael'en Deuna, Ni naizala.

8. Ara!, guziok ba-datoz; burutuko dira; dio Yaube Yaunak au da Nik nion eguna.

9. Ixrael'go irietatik irtenda egoiliarrek babeski, ustai, gezi, makil ta azkonak surtan erreko dituzte; zazpi urtez errekintzat darabilzkete.

10. Menditik egurra ekarri gabe, ta basoak ebakitzeke, errekiña ayentzat iskilluak izango bait-dira; ayen larrutzalleak larrutuko ditute, eta, ayen erazleak erantziko ditute: - dio Yaube Yaunak.

11. Egun artan, Gog'i illobirako toki bat, Bidaztien arana, itxasotik sorrtalderuntz Ixrael'en damayoket, bidaztiei igarobidea eragotziz, Gog eta aren gudoste guzia An eortziak dauntzake,ta Amon-Gog deritzake.

12. Zazpi illabete emango ditu ayen eorzketan, Ixrael'en etxeak lurra garbitzeko.